2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

EDURNEGORRI ETA LAU ERRALDOIAK

Kaixo lagunok!

Ikusi Ikastolako B taldekoak gara. A gelakoek eta baita Ozen Eskolakoek igotako bideoak ikusi ditugu, asko gustatu zaizkigu denak, oso politak eta orijinalak direla uste dugu.

Orain arte guk ez dugu gure lanik igo, baina ez pentsa egin ez ditugunik! Lanean egon gara buru-belarri eta oso emaitza ederrak lortu ditugu.

Azken asteotan Edurnezuriren ipuina lantzen egon gara eta horri buruzko lan desberdinak sortu dira. Guk egindako ipuin guztietan, marrazkiak guk geuk sortu ditugu, eta testua ipini diegu ondoren.

Irrikitan gaude gure gelako bideo bat erakusteko, beraz, hementxe dago lehena:


Edurnegorri eta lau erraldoiak
from Mai Alen on Vimeo.
Ikusi Ikastolako B gelako tximu taldea. 

Zer iruditzen zaizue gure Edurnegorri? Berezia da ezta?
Zuei bezala, guri ere gustatuko litzaiguke istorioa gustatu zaizuen jakitea, beraz, animatu nahi duzuena idazten!

Mila esker eta gozatu gure lanarekin!
Beste bat arte!

3 iruzkin:

  1. Niri pila bat gustatu zait! Orijinala esta desberdina! Oso polita benetan!

    ErantzunEzabatu
  2. Niri pila bat gustatu zait! Orijinala esta desberdina! Oso polita benetan!

    ErantzunEzabatu
  3. Ikusi Ikastolako A gelako lehoi taldea: OSO POLITA DA!

    ErantzunEzabatu