2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

Zorionak!

Kaixo guztioi!

Zein lan politak ikusi ditugun orain arte! 

Hiru Txerrikumeen inguruko bideoak oso politak eta atseginak izan ziren, eta Edurnezuriren ingurukoak, are ederragoak! Lan bikaina egin duzuela ikusten da. 

Badakigu oraindik bideo asko ez ditugula ikusi, beraz, nahi duzuenean jarraitu bideo berriak igotzen, horrela, gero eta lan berri gehiago ikusteko aukera izango dugu.Eta ez ahaztu ipuinak zer iruditu zaizkizuen idaztea!

ZORIONAK EGINDAKO LANARENGATIK ETA SEGI HORRELA!
Ondo izan eta laster arte!

2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

EDURNEGORRI ETA LAU ERRALDOIAK

Kaixo lagunok!

Ikusi Ikastolako B taldekoak gara. A gelakoek eta baita Ozen Eskolakoek igotako bideoak ikusi ditugu, asko gustatu zaizkigu denak, oso politak eta orijinalak direla uste dugu.

Orain arte guk ez dugu gure lanik igo, baina ez pentsa egin ez ditugunik! Lanean egon gara buru-belarri eta oso emaitza ederrak lortu ditugu.

Azken asteotan Edurnezuriren ipuina lantzen egon gara eta horri buruzko lan desberdinak sortu dira. Guk egindako ipuin guztietan, marrazkiak guk geuk sortu ditugu, eta testua ipini diegu ondoren.

Irrikitan gaude gure gelako bideo bat erakusteko, beraz, hementxe dago lehena:


Edurnegorri eta lau erraldoiak
from Mai Alen on Vimeo.
Ikusi Ikastolako B gelako tximu taldea. 

Zer iruditzen zaizue gure Edurnegorri? Berezia da ezta?
Zuei bezala, guri ere gustatuko litzaiguke istorioa gustatu zaizuen jakitea, beraz, animatu nahi duzuena idazten!

Mila esker eta gozatu gure lanarekin!
Beste bat arte!

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Edurnezuri eta zazpi lagunak

Kaixo, kaixo!

Ozen eskolako B gelakoak gara. Dagoeneko ipuin batzuk bukatu ditugu eta igotzeko desiatzen geundenez, lehenengoa igotzea erabaki dugu!


Ikusi Ikastolako A gelakoek egindako lana oso polita iruditu zitzaigun eta haiek bezala egitea erabaki genuen. Guk marrazkiak egin beharrean, egindakoetatik abiatu gara gure ipuina sortzeko. Lehenengo margotu genituen, eta ondoren, testua jarri genien. 

Hementxe duzue talde urdinaren lana:



(Ozen eskolako B taldeko talde urdina)

Gustuz ikustea espero dugu, eta beti bezala, zer iruditu zaizuen kontatzera gonbidatzen zaituztegu!

Eskerrik asko!
Ondo segi eta jarraitu lanean!

2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

Egun on guztioi!

Ozen eskolako A taldekoak gara. Oso pozik gaude bigarren ipuinaren aukeraketarekin. Asko gustatu zaigu eta ilusio handiarekin hartu dugu.

Dagoeneko Edurnezuriren ipuin desberdin dezente ditugu gelan eta Interneten ere bilatu dugu baten bat. Orain gure ipuinak sortzen gaude, laster izango dizuelarik ikusgai!

Animo lanarekin eta laster arte!


2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Bigarren ipuina

Hementxe gaude berriz ere!
Eta oraingoan ikasturte honetako bigarren ipuina zein den esango dugu!

Pentsatzen arituko zineten, ezta? Eta badaukazue ideiarik? Bai?

Ba hona hemen gure bigarren ipuina:

EDURNEZURI ETA ZAZPI IPOTXAK



Sorpresa izan al da? 
Bigarren ipuin hau gustatzea espero dugu, eta aurrekoan bezala, ipuina behin eta berriz ikusi, entzun eta batez ere, gozatu ondoren, zuena propioa sortzea! 

Beraz, jarri martxan berriro ere eta laster arte!

2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

Kaixo lagunok!

Zein politak eta orijinalak diren orain arte igotako bideoak!
Ikusten da lan handia egin duzuela eta buruari ondo astindu diozuela!

Baina 3 Txerrikumeei momentuz agur esateko ordua iritsi da. Zergatik?
Laster bigarren ipuina zein den jakingo duzuelako! Zein izango ote da? Zein gustatuko litzaizueke izatea?
Hasi, hasi pentsatzen oso gutxi barru jakingo baitugu zein den!

Hori bai, 3 Txerrikumeei buruzko bideoak igotzen jarrai dezakezue. Gogoratu kurtso amaiera arte denbora dugula hori egiteko!

Ondo segi eta laster arte!!

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

HIRU TXERRITXOAK

Kaixo guztioi!

Ikusi ikastolako 5 urte A gelakoak gara.
Ozen eskolak igotako lehenengo bideoa ikusi dugu eta asko gustatu zaigu!

Gure gelako talde guztiek ere bukatu dituzte haien ipuinak, baina guk beste modu batean egin ditugu.
Irudiak guk marraztu beharrean, egindako marrazkiak erabili ditugu, guk margotu ditugunak.

Gaur igotzen dugun bideo hau lehoien taldeari dagokio:


HIRU TXERRITXOAK (Ikusi ikastolako A gelako lehoi taldea)

Zuen proposamenak oso orijinalak iruditu zaizkigu, beharbada hurrengorako guk ere geure irudiak egingo ditgugu!

Gure lehenengo ipuina ikustera gonbidatzen zaituztegu eta ondoren zer iruditu zaizuen idaztera!

Eskerrik asko!

Ondo izan!