Egun on guztioi!
Ozen eskolako A taldekoak gara. Oso pozik gaude bigarren ipuinaren aukeraketarekin. Asko gustatu zaigu eta ilusio handiarekin hartu dugu.
Dagoeneko Edurnezuriren ipuin desberdin dezente ditugu gelan eta Interneten ere bilatu dugu baten bat. Orain gure ipuinak sortzen gaude, laster izango dizuelarik ikusgai!
Animo lanarekin eta laster arte!
2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata
2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna
Bigarren ipuina
Hementxe gaude berriz ere!
Eta oraingoan ikasturte honetako bigarren ipuina zein den esango dugu!
Pentsatzen arituko zineten, ezta? Eta badaukazue ideiarik? Bai?
Ba hona hemen gure bigarren ipuina:
Eta oraingoan ikasturte honetako bigarren ipuina zein den esango dugu!
Pentsatzen arituko zineten, ezta? Eta badaukazue ideiarik? Bai?
Ba hona hemen gure bigarren ipuina:
EDURNEZURI ETA ZAZPI IPOTXAK
Sorpresa izan al da?
Bigarren ipuin hau gustatzea espero dugu, eta aurrekoan bezala, ipuina behin eta berriz ikusi, entzun eta batez ere, gozatu ondoren, zuena propioa sortzea!
Beraz, jarri martxan berriro ere eta laster arte!
2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea
Kaixo lagunok!
Zein politak eta orijinalak diren orain arte igotako bideoak!
Ikusten da lan handia egin duzuela eta buruari ondo astindu diozuela!
Baina 3 Txerrikumeei momentuz agur esateko ordua iritsi da. Zergatik?
Laster bigarren ipuina zein den jakingo duzuelako! Zein izango ote da? Zein gustatuko litzaizueke izatea?
Hasi, hasi pentsatzen oso gutxi barru jakingo baitugu zein den!
Hori bai, 3 Txerrikumeei buruzko bideoak igotzen jarrai dezakezue. Gogoratu kurtso amaiera arte denbora dugula hori egiteko!
Ondo segi eta laster arte!!

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
HIRU TXERRITXOAK
Kaixo guztioi!
Ikusi ikastolako 5 urte A gelakoak gara.
Ozen eskolak igotako lehenengo bideoa ikusi dugu eta asko gustatu zaigu!
Gure gelako talde guztiek ere bukatu dituzte haien ipuinak, baina guk beste modu batean egin ditugu.
Irudiak guk marraztu beharrean, egindako marrazkiak erabili ditugu, guk margotu ditugunak.
Gaur igotzen dugun bideo hau lehoien taldeari dagokio:

HIRU TXERRITXOAK (Ikusi ikastolako A gelako lehoi taldea)
Zuen proposamenak oso orijinalak iruditu zaizkigu, beharbada hurrengorako guk ere geure irudiak egingo ditgugu!
Gure lehenengo ipuina ikustera gonbidatzen zaituztegu eta ondoren zer iruditu zaizuen idaztera!
Eskerrik asko!
Ondo izan!
2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena
HIRU OTSO TXIKIAK
Kaixo lagunok!
Atzo B gelakoek esan zuten bezala, gaur gure lehenengo bideoa igoko
dugu. Jadanik talde guztiek osatu ditugu gure bideoak, baina guk ere tarteka-tarteka bat igoko dugu.
Gaur talde berdearena jartzea tokatu da. Hauxe da haiena:
HIRU OTSO TXIKIAK (Ozen eskolako A gelako talde berdea)
Talde berdeak pertsonaiak aldatu ditu, hiru otso txiki eta
txerri maltzurra dira protagonistak. Orijinala ezta?
Gustatzea espero dugu, eta ikusi ondoren, zuen iritziak idaztea
gustatuko litzaiguke!
Mila esker eta gozatu!
2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea
HIRU TXERRIKUMEAK
Kaixo Lagunok!
Ozen eskolako B gelako talde guztiek osatu ditugu gure bideoak, eta oso politak geratu dira! Baina momentuz ez ditugu guztiak igoko, poliki-poliki igotzen joango gara.
Gaur talde gorriak egin duen ipuina igoko dugu. Hementxe duzue:
Polita geratu da ezta? Zer iruditzen zaizue? Zuen iritziak jakiteko desiatzen gaude!
A! Eta uste dugu A gelakoek bihar igoko dutela lehenengo bideoa!
Ikusi eta gozatu!

HIRU TXERRIKUMEAK (B gelako talde GORRIA)
Polita geratu da ezta? Zer iruditzen zaizue? Zuen iritziak jakiteko desiatzen gaude!
A! Eta uste dugu A gelakoek bihar igoko dutela lehenengo bideoa!
Ikusi eta gozatu!
2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata
Ipuinen bukaerak
Kaixo lagunok!
Ikusi ikastolako 5 urteko A gelakoak gara. Aste hauetan buru belarri egon gara Hiru Txerrikumeen ipuin desberdinak ikusten eta entzuten eta gure ipuin berriak sortzen.
Ipuinak ondo hastea bezain garrantzitsua da ondo bukatzea. Horregatik oraingo honetan ipuinak bukatzeko aukera ezberdinak ekarri dizkizuegu. Guk oso politak direla uste dugu eta horietako batzuk erabili ditugu.
Honako hauek dira:

- Lau katu eta bost txito ipuin hau bukatu da eta kitto.
- Eta sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, zoriontsu izan ziren.
- Katu, katu ipuina bukatu.
- Zorion zoriontsu, hemen amaitzen da ipuin hau koloretsu.
- Ipuina amaitu da. Gustatu ez bazaizu ez eduki kontuan, gustatu bazaizu, aldiz, sartu ipuinen zakuan.
- Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra.
- Hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila herriko plazan.
- Argia piztu da, klik! eta ipuina itzali da, klok!
Interesgarria ezta?
Baliogarriak izatea espero dugu.
Ondo segi eta ea laster bideoak ikusten ditugun!
2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea
Kaixo guztioi!
IKUSI ikastolako 5 urteko B gelakoak gara. Dagoeneko martxan gaude eta Hiru Txerrikumeen ipuin pila bat ikusi eta entzun ondoren, gureak egin ditugu. Aste honetan bertan osatuko ditugu, beraz, laster ikusi ahal izango duzue lehenengo taldearen bideoa.
A!A gelakoek esan digute haiek ere aste honetan osatuko dituztela bideoak, beraz, horietako bat ere laster ikusi ahal izango dugu!
Animo lanarekin eta ekin buruari!

2013(e)ko azaroaren 3(a), igandea
Lehenengo ipuina
Pentsatu al duzue zein izango den ikasturte honetako lehenengo ipuina? Ez al dakizue oraindik?
Ikusi, irakurri, gozatu, moldatu, aldatu eta birsortuko dugun lehenengo ipuina HIRU TXERRIKUMEAK dugu!
Gustatzen al zaizue?
Orain lanean has zaitezkete eta zuen ipuin berriak sortzen hasi!
Ikusi, irakurri, gozatu, moldatu, aldatu eta birsortuko dugun lehenengo ipuina HIRU TXERRIKUMEAK dugu!
Gustatzen al zaizue?
Orain lanean has zaitezkete eta zuen ipuin berriak sortzen hasi!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)