2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

Ipuinen bukaerak

Kaixo lagunok!

Ikusi ikastolako 5 urteko A gelakoak gara. Aste hauetan buru belarri egon gara Hiru Txerrikumeen ipuin desberdinak ikusten eta entzuten eta gure ipuin berriak sortzen.

Ipuinak ondo hastea bezain garrantzitsua da ondo bukatzea. Horregatik oraingo honetan ipuinak bukatzeko aukera ezberdinak ekarri dizkizuegu. Guk oso politak direla uste dugu eta horietako batzuk erabili ditugu.

Honako hauek dira: 
  • Lau katu eta bost txito ipuin hau bukatu da eta kitto.
  • Eta sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, zoriontsu izan ziren.
  • Katu, katu ipuina bukatu.
  • Zorion zoriontsu, hemen amaitzen da ipuin hau koloretsu.
  • Ipuina amaitu da. Gustatu ez bazaizu ez eduki kontuan, gustatu bazaizu, aldiz, sartu ipuinen zakuan.
  • Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra.
  • Hala bazan eta ez  bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila herriko plazan.
  • Argia piztu da, klik! eta ipuina itzali da, klok!
Interesgarria ezta?
Baliogarriak izatea espero dugu. 

Ondo segi eta ea laster bideoak ikusten ditugun!

3 iruzkin: